Izenburua: Harri berdea
Idazlea: Julio Santos Garcia
Ilustratzailea: Patricia Pérez
Itzultzailea: Antton Olano
Argitaletxea: Xarpa Books
Urtea: 2018
Bilduma: Txano eta Oscar
Orri kopurua: 124
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Abentura eta misteriozko nobela ilustratua, tonu baikorrekoa eta umore kutsukoa.
Txano eta Oskar anai bikiak, familiarekin kanpalekuan daudela, harri distiratsu bat zerua zeharkatzen eta erortzen ikusten dute. Harri hori zer zen jakin nahi dute eta ikertzera abiatzen dira. Eroritako harriarengana hurbiltzen direnean, eztanda egiten du, soinurik gabe. Horren ondorioz beraien ingurunean aldaketak biziko dituzte, eta beraiek telepatak bihurtzen dira. Ilustrazioak ordenagailuz eginda dirudite, koloretsuak eta marrazki bizidunak gogorarazten dituztenak. Testuaren osagarri dira, balio erantsi nabarmenik gabe.
Aipatzekoa da crowdfunding bidez argitaratutako bilduma dela.