Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Harri bat poltsikoan

Idazlea: Nerea Loiola Pikaza

Ilustratzailea: Rocio Irigoyen

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2018

Bilduma: Igelio Igela, 43

Orri kopurua: 56

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin luzea da, atalka banatua eta ilustrazio gutxi batzuk dituena. Kontaketa errealista bada ere, ukitu magiko bat dauka. Gai nagustitzat autoestimua har liteke.

Xana ez da oso gustura sentitzen bere buruarekin. Bolada txarra darama. Besteek dena berak baino hobeto egiten dutela uste du. Egun batean, bere poltsikoan harri berezi bat aurkitzen du. Bere ustez, harri horren laguntzari esker, berak desiatutakoa gertatzen da, eta bolada hobe baterako bidea egiten du. Oinarri hau hartuta, abentura itxurako ipuin errealista bat sortzen da. Ikuspegi baikor eta eredu emaile bat izanik, garapen pertsonala eta zailtasunei aurre egitearen garrantzia dira atzeko planoan garatzen diren gaiak


Harri bat poltsikoan