Izenburua: Hari single bat
Idazlea: Idoia Garzes
Ilustratzailea: Leire Urbeltz Munuze
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2019
Bilduma: Auskalo
Orri kopurua: 144
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Arrako izeneko neskari, amaren baserrira joan eta amonaren ardatza aitzakia gisa hartuta, bere arbasoei buruz gehiago jakiteko interesa pizten zaio: zergatik isiltzen ote ditu amak hainbat kontu? Eta aitak? Hariak lotu nahian dabil baina ez du erantzunik jasotzen, eta informazio falta horrekin sufritu egiten du protagonistak (zalantzak, beldurrak…). Azkenean, Arrakok ez duela etsiko ikusita, amak alabari kontatzen dio nola bere 36ko gerraostean euskaldunak, abertzaleak, emakumeak… izateagatik kondenatuak izan ziren, publikoki umiliatuak, etab. Aitaren familia, berriz, kontrako bandokoa zen, irabazleena, frankistena.
Arrakok ezin du ulertu zergatia, baina iragana oroitu ahal izateko ezagutu egin behar denez, behintzat lortzen du bere familiari gertatutakoa ezagutzea.
Ardatzarekin sortzen den hariak metaforikoki lotzen ditu familiako ondorengoen artean dauden hariak eta etenak. Etenda zeuden hainbat hari lotzea lortzen du Arrakok egiak jakiten dituenean. Baina hainbat amesgaizto, ondoez eta haserrealdi pasa beharko ditu iraganeko kontu horietara iristeko.
Imanol Merceroren kritika Berrian