Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Handia naiz

Idazlea: Pello Aņorga Lopez

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2014

Bilduma: Batela, 32

Orri kopurua: 26

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honetan, tonu baikor eta lasaigarrian, laster jaioko den anai-arreba berriak sortzen dituen beldurrak edota zeloak agertzen dira. Istorioaren abiatzean Igor ezagutzen dugu. Igor handia sentitzen da ama haurdun dagoela jakin duenetik. Aitari plataforma duten botak erosarazi dizkio, eta petrilen gainetik ibiltzea eskatu dio. Ondoren, txokolategi batean sartuko dira eta metroko txurroa erosi eta mahaiaren gainean, zutik jango du. Gero, hiru pisutako autobusa hartuko dute etxera bueltatzeko. Etxean amarekin, bere jaiotzaren inguruan egingo dute berba eta amak magalean goxo-goxo hartuko du.

Ilustrazioek leku handia hartzen dute kontakizunean. Gris tonu desberdinen gainean fokuan jarri nahi dituen egoerak nabarmentzen dira, kolore gehiago emanez.


Handia naiz