Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hamasei paisa eta paralitiko bat

Idazlea: Pako Aristi Urtuzaga

Ilustratzailea: Alvaro Matxinbarrena

Argitaletxea: Erein

Urtea: 1988

Bilduma: Igelio Igela

Orri kopurua: 56


Laburpena:
Neurri-neurriko herria da Belandia, ez oso txikia, ez oso handia. Bertan bizi da Pakito Ruloute, elbarriturik eta gurpil-aulkian. Egunean 46 piruli jatea du bizio. Eta apustuak egitea. Kortxo du adiskide horretan. Bake-bakean diren batean, Citroen zahar bat sartuko da herrira. Hamasei paisa daramatza barruan. Zubi parean errobera lehertuko zaie eta Pakitok eta Kortxok lagunduko diete konpontzen. Esker oneko dira paisak eta gure bi lagunek zer eskatu huraxe emateko prest dira. Jakina da zer nahi duten Pakitok eta Kortxok: lasterketa apustua egin. Gurpil-aulkia Citroen zaharraren aurka, mugaraino nor lehenago iritsi.


Hamasei paisa eta paralitiko bat