Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hamaiketan igerilekuan

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Ilustratzailea: Aitziber Alonso Pikabea

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2011

Bilduma: Axuri Beltza

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Jazarpen egoera bat agertzen da eleberri errealista honetan. Egoeran murgildutako protagonisten hausnarketa ematen da, eta azkenean bukaera esperantzatsua eskaintzen digu. Mutil talde batek, igerilekuan beste kide bat jazartzen dute; hau ihesi doala igerileku ertzarekin jo eta konorte gabe gelditzen da. Mutila ospitalean den artean, egun larri batzuk pasako dituzte jazartzaileek. Azkenean bere onera etorriko da lagun zauritua, eta gaztetxoek beren ondorioak aterako dituzte. Edizio zaindua da, kolorezko ilustrazioak nabarmen. Pertsonaiek beren emozioen gogoeta egin arte, eta kontakizunaren tentsioa arindu arte, ez digute haien aurpegia erakutsiko. Gertuko planoetan erakusten dituzte hankak, besoak eta enborrak, pertsonaien anonimatua gordez, esan bezala, bukaeran aurpegiak azaldu arte.


Hamaiketan igerilekuan