Izenburua: Haltzaren muinoa
Idazlea: Anjel Lertxundi Esnal
Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2020
Orri kopurua: 120
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Abenturazko eleberria da, neurri batean iniziatikoa gertatzen zaiona protagonistari. Irakurketa errazteko-edo, testu oso laburrekin eraiki da kontakizuna: orrialde bakar bat hartzen duten laurogeita hamasei ataletan banatuta dago.
Protagonista arbola bat da, haltza, erreka ondoko muino batean bizi dena. Arbolak pentsamendu jario handia du, inguruan gertatzen dena arakatzen jarduten du, eta jende zein animalien bisita eta gorabeherak zer pentsatu ugari emanda ere (edo agian horregatik), mundua deskubritu nahi du, baita itsasoa ikusi ere . Uholde baten ondorioz ur korronte batek haltza bota eta ibaiak daramanean, orduan hasiko du bere abentura-bidaia.
Eleberrian zehar zuri-beltzeko hamabi ilustrazio ageri dira. Irudiek modu argian adierazten dute testuak dioena.
Xabier Etxanizen kritika Argian