Izenburua: Haizelami
Idazlea: Joxan Ormazabal Berasategi
Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011
Orri kopurua: 28
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Mitologia gaitzat darabilen ipuin modernoa dugu hau. Istorioa lamia baten eta arrantzale baten arteko adiskidantza harremanaren inguruan harilkatzen da.
Laminari kantatzea gustatzen zaio, baina horretan hasten denean itsasoa harrotzen du, eta horregatik itsasgizonak herrira itzuli arte itxaroten du egunero gauean abesten hasteko. Egun batean, ordea, Pello itsasoan larri dela, laminak bere kantuei ekin ordez, lagundu egingo dio, eta egoera zail hartatik salbu utzi. Handik aurrera, Pellok laminari bere lanetan lagunduko dio, kantatu aurretik portura txalupa guztiak iritsi diren zenbatuz.
Erraz irakurtzen eta ulertzen da ipuina eta adinerako egokia. Egileak esaldi motz eta zuzenak erabiltzen ditu, eta elkarrizketa eta bertsoak ere badute lekua. Narratzaileak hirugarren pertsonan kontatzen du istorioa.
Ilustrazioek lasaitasuna eta babesa transmititzen dute, laminak arrantzaleei eskaintzen diena. Eta testu guztian presente aurkitzen dira ilustrazio hauek.