Izenburua: Haizearen Tunela
Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Ilustratzailea: Montse Tobella
Argitaletxea: Giltza
Urtea: 2009
Orri kopurua: 233
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Hego Amerikako mendiko meategi baten mende dagoen herrixka batean bizi da Jose gaztea. Aita, gizon ekintzaile eta sindikalista, kartzelan du eta Joseren ama eta amona, aldiz, paramilitarrek hilko dituzte, bere bizitza goitik behera aldatuz. Orduan, herrira iritsi berri den Kasla apaiz misiolari euskaldunaren lagun egingo da eta ederki konponduko da berarekin.
Nobela honetan “hirugarren mundu” deiturikoan gertatzen diren biziraupen eta elkartasun istorioa kontatzen da. Maitasuna, borrokak eta laguntasuna bezalako gaiak jorratzen dira, era ulerterrazean eta lehenengo pertsonan kontatuta, Jose mutikoaren ikuspuntutik. Haurra dela hasten da kontakizuna eta gizondutako mutila dela amaitzen.