Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Haizeak hitz, hitzak haize

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2017

Bilduma: Matxinsalto; 53

Orri kopurua: 62

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Olerkiekin eta errepikapenekin, errimekin, pertsonifikazioekin ondutako liburua da. Gaia munduaren sorrera da, eta, zehazki, nola joan zen iratzartzen, batez ere, haizearen jardunari esker: “Haizeari zor omen diogu orain daukagun mundu zoragarri hau”. Hodeiek, euriak eta ilargiak ere lagundu zioten haizeari munduaren sorreran. Hala, belarra, loreak, zuhaixkak eta zuhaitzak sortu ziren; gero etorri ziren fruituak, xomorroak, eta animalia txikiak zein handiak ziren, eta, azkenik, gizon-emakumeak.

Tonua jostagarria eta baikorra da.

Ilustrazioek olerkiei lagundu egiten diete, marra lasaiekin eta kolore-paleta zabalarekin.


Haizeak hitz, hitzak haize