Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gutun lapurrak

Idazlea: Seve Calleja Pérez

Ilustratzailea: Carmen Garcia

Itzultzailea: Lurdes Auzmendi Aierbe

Argitaletxea: Desclee

Urtea: 2000

Bilduma: Epotxak eta Erraldoiak (sail laranja)

Orri kopurua: 90


Laburpena:

Leihotik kaleko eguneroko joan-etorriari begira zegoela, berriro abandonatuta ikusi zuen protagonistaren orgatxo beilegia. Oraingoan pareko espaloiaren erdian zegoen.

"Ostu egingo dio norbaitek", pentsatu zuen. "Lapur bat etorri, disimulo osoz tira egin eta lasai asko urrundu daiteke, erosketa egitetik datorren bat balitz bezala. Errazagorik! Nork esango lioke ezer? Nork pentsatuko luke bera ez dela postaria? Eta gero, etxera iritsi ondoren, lapurra gutunak banan-banan zabaltzen jar daiteke", pentsatzen jarraitu zuen mutikoak, orgatxoa bistatik galdu gabe...


Prentsako aipamenak:


- Deia 2000 Eskutitzak lapurtzea nahi zuten umeak

Raul etxean dago, gaisorik eskolara ezin duela joan. Asper-asper eginda leihotik begira dagoela postariaren orgatxo beilegia kalean ikusi du. Bat-batean ideia tentagarri bat bururatu zaio: gutunak hartuz gero...

Hauxe dugu Seve Callejak Desclée De Brouwer argitaletxearekin batera atera berri duen "Gutun lapurrak" liburuaren abiapuntua. Marrazkiak Carmen Garciaren kontu izan dira.

1985ean Lizardi saria irabazi zuenetik emankorra eta aberatsa izan da Callejaren luma umeentzako literaturaren mundua, eta hau da bere azken fruitua.


Gutun lapurrak