Izenburua: Gurasoak estu
Idazlea: Manu Lopez Gaseni
Ilustratzailea: Agurtzane Villate Ruiz de Gordejuela
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 2008
Bilduma: Irakurri Bizi
Orri kopurua: 34
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Errealismo kritikoa deitzen den jeneroan kokatu daiteke ipuin hau. Gurasoak urduri eta arraro daude eta ezustean, Andoni beren semearen laguntza beharko dute egoera zuzendu eta apur bat lasaitzeko.
Andoniren gurasoak estu eta larri dabiltza: ezkutuan, txutxu-mutxuka, azpikerietan… Andonik ez du ezer ulertzen, baina disimuluan, gertutik jarraitzen ditu gurasoen urratsak, harik eta bat-batean gurasoak bere gelan zerbaitetan harrapatzen dituen arte…
Ilustrazioak testuaren osagarri direla esan daiteke eta gurasoen eta semearen arteko jokamolde bitxia islatzen da, bereziki, lehenengo plano adierazgarrien bidez.