Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Grigor eta erlea

Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Ilustratzailea: Concetta Probanza Arrizabalaga

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2018

Bilduma: Kalamatxin ; 9

Orri kopurua: 121

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Lau ipuinez osatutako liburu ilustratua dugu hau. Ipuinak 1993-95 bitartean banaka argitaratu ziren eta laurok protagonista bera dute: Grigor. Ipuinetako gai nagusiak adiskidetasuna eta besteekin ditugun harremanen gorabeherak dira. Haurren mundua islatzeko ahalegina egiten da, etamomentu larriak deskribatzen badira ere (batez ere bigarren ipuinean), tonu baikor eta umoretsua gailentzen da guztietan.

Grigor 6 urteko umea da, etxe ondoko parkean ordu asko ematen dituena. Bertan erle baten lagun egiten da… Hortik aurrera erlearen laguntzaz abentura ugari biziko ditu. Horixe lehenengo ipuina: Egunez parke batean. Ondoren, istripu baten ondorioz Grigor amets mundu batean sartuko da eta Gauez zoo batean biziko ditu abenturak. Istripuaren harira Denboraldi bat ospitalean egon beharko du. Bertan lagun berri bat ezagutuko du, eta lagun horren eskutik Oporraldi bat baserrian pasako du.

Ipuinak buru-askeak badira ere, abentura batetik bestera bada hari narratibo bat, eta eboluzio bat aurki dezakegu pertsonaia nagusian. Fantasian erabat murgildurik bizi den hasierako Grigorrek, bere adineko lagunak egingo ditu, eta haiekin pasarte dibertigarriak bizi. Guztietan erlea bidelagun.

Tarteka orri osoa okupatzen duten Concetta Probanzaren ilustrazio xamurrak daude. Narrazioari informazio gehigarririk eransten ez badiete ere, erabiltzen dituen kolore pastelek eta trazo leunek xamurtasuna erasnten diote kontakizunari.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Grigor eta erlea