Izenburua: Gregorio katarrino
Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018
Bilduma: Xaguxar, 231
Orri kopurua: 104
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Ipuin fantastiko honetan Gregoriok tximino katarrino bat topatuko du ispiluaren bestaldean, berak bakarrik ikusi eta entzuten duena. Konturatzerako ispiluaren bestaldean aurkituko du bere burua, tximino bihurturik, katarrinoaren familia bilatzen mundu fantastiko ezberdinetatik bidaiatuz. Tximinoa berriz, Gregorioren itxura hartuta, bere biziarekin jarraituko du, bihurrikeria ugari eginez.
Azkenean Gregoriok ispilutik irtetzea lortuko du eta tximinoa berriro ere barrura sartzea, bere bizia berreskuratuz eta halako tximinoetatik nola ihes egin ikasita.
Istorioak Alizia ekartzen du gogora nahitaez. Ispiluaren bestaldera bidaiatze horrek eremu fantastikoak ezagutzeko, abenturarako, zer gertatuko ote den pentsatzeko aukera irekitzen digu. Ilustrazioek ipuinak kontatzen duena irudikatzen dute.
Orrialde bakar edo bikoitzetan guztira hamabost ilustrazio agertzen dira, azalekoa barne. Eider Eibarren estiloa oso ezaguna egiten da, pertsonai begi handiak, forma borobilak, kolore biziak...
Imanol Merceroren kritika Berrian