Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gose biziko beldarra

Idazlea: Eric Carle

Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2023

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 28

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu ospetsuaren berrargitalpena da, itzulpen berria duena. Aurrekoa, 2007koa, Koldo Izagirrek itzulita argitaratu zen, “Gose handiko beldarra” izenburuarekin. Era berean bada beste argitalpen zaharrago bat, IKAS argitaletxeak argitara eman zuena 2006an, “Beldar gosetia” izenburuarekin, Xan Errotabeherek itzulia.

Beldarrak asteko egun bakoitzeko fruta desberdina jaten du, kopurua gehitzen. Honela, astelehenean sagar bat jaten du, asteartean bi udare, asteazkenean hiru haran... larunbatean, hamar anoa desberdin jaten ditu, gozoa eta haragia tartean, eta sabeleko minez amaitzen du eguna. Igandean hobeto sentitzen da, hosto berde bat jaten duelarik. Segidan kuskuan gordetzen da, eta bizpahiru asteren buruan... tximeleta ederrean bihurtuta jaiotzen da!

Ilustrazioa kolore bizi eta deigarriekin egina dago. Liburuaren forma eta ilustrazioa uztarturik doaz. Orria pasa eta hurrengo ilustrazioak sorpresak dakartza.


Gose biziko beldarra