Izenburua: Gorputz osorako poemak
Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 2005
Bilduma: Mendi Sorgindua
Orri kopurua: 93
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Liburu honetan gorputzeko atal guztiei eskaini die poema bana Juan Kruz Igerabidek: buruari, ileari, belarriei, bekokiari… Irakurleak goitik behera zeharkatuko ditu giza-gorputzaren zoko-moko guztiak berrogeita zazpi poemaz osatutako bidaia poetiko honetan. Pertsona baten gorputzean bistan-bistan ditugun ataletara ez ezik hezurrek eta muskuluek estalita dauden bestelakoetara ere barruratuko da amaiera aldean. “Begi-niniaren poemak”, “Egun osorako poemak” eta “Munduko ibaien poemak” lanen ondoren, giza gorputzera egin du salto autoreak. Ezin aipatu gabe utzi, Elena Odriozolak bere ohiko ukitu xumeaz olerkien haritik sortutako irudi dinamiko, jostagarri eta koloretsuak.