Izenburua: Gola, katu trapezista
Idazlea: Xabier Etxaniz Erle
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 1990
Bilduma: Tamaina Ttikia
Orri kopurua: 48
Laburpena:
Bai lagunok, ni Gola naiz, katu trapezista. Badakit ezagutzen nauzuela, “Gola munduko trapezista onena” esaten zuten nire miresle eta ikusleek. Hamaika herri ikusi ditut nire bidaietan eta egunkarietako lehen orrialdean agertzen zen nire erretratoa: han goian beti, trapezioaren sokak ikutzen eta hegan hasteko prest. Nire bizitzaren segundu bakoitza aprobetxatu, dastatu, dut azken segundua balitz bezala. Soka batetik zintzilik egotea hunkigarria eta erakargarria zitzaidan, baina era berean bizia baloratzen ikasi nuen han goian; ondoren kontatuko dizuedan nire bizi labur baina interesgarri hau.