Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Glup-glup

Idazlea: Teresa Duran

Itzultzailea: Joxan Ormazabal Berasategi

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2009

Bilduma: Sirena

Orri kopurua: 24

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ukitu surrealistek gainezka egiten duten ipuin honetan, egarriak itotzen ari den Manexen kontakizuna biltzen da. Egun batean, Manex denbora luzez ura edaten egon ondoren, belarrietatik ura ateratzen hasten zaio, amonak aurrez adieraz bezala. Orduan, protagonistak paperezko txalupa bat egin eta txalupara igoko da. Ipuinak aurrera egin ahala, Manexen aitak ere ur asko edango du eta tripatik igelak aterako zaizkio, aurrez berak Manexi adierazi bezala. Amaieran, ipuina hasi bezalaxe amaituko da.

Ilustrazioek ezin hobeki islatzen dute ipuinaren kutsu surrealista, trazu fin baina argiz eginiko lerroak akuarelazko kolore apalez osatuz.


Glup-glup