Izenburua: Giosepporen sudurra
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016
Bilduma: Batela, 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin irudidun honek umorearen eta fantasiaren onuraz hitz egiten digu, batez ere gaixorik dauden umeentzat. Gaixotasuna eta ospitalean dauden ume gaixoak gerturatzen dizkigu tumorea, angioma,OZBU, suero, gurpildun aulkiak … tarteka hitz hauekin ere esaldi errimadunak eta umoretsuak egiten ditu.
Gioseppo zapatari serioari tumorea atera zaio sudurrean eta medikoarengana doa sendatzera. Han, ospitalean dauden umeak ikusten ditu eta umeek sudurra gorriz margotzen diote pailazo bihurtuz. Geroztik, lehen serioa zen zapataria, ume gaixoak fantasiaren mundura eramango dituen pailazoa izango da ospitalean. Orain kanpoan zapatari graziatsuak zapatez gain sudur gorriak ere egiten ditu.
Ilustrazioetan ere ur-margoz margotutako marrazkiek argi islatzen dute errealitate hau. Lehenengo eta azkeneko ilustrazioetan Giosepporen aldaketa nabarmen ikusten da bere aurpegian. Gaixotasuna onartzeak eta umeei bizitza alaitzeak gizon zoriontsu bihurtu dute.