Izenburua: Geltokian galdurik
Idazlea: Enrihc Lluch
Ilustratzailea: Iban Barrenetxea Bahamonde
Itzultzailea: Rosetta testu zerbitzuak
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2012
Bilduma: Lehen ipuinak; 6
Orri kopurua: 23
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Lehen irakurleendako egindako lan honek letra larrian eta lotuan dakar testu berdina. Narrazio ilustratua da, tonu errealistan haur bat tren geltokian galdu zenekoa kontatzen diguna.
Marcos eta bere aita tren geltoki baten daude. Jende asko dago. Bat-batean, Marcos galdu egiten da. Aulki batera igota saiatuko da aita bilatzen. Azkenean, jende guztien artetik aita agertzen da. Eskutik ondo helduta bidaia jarraitzen dute.
Irudiak oso adierazgarriak dira. Detaile, informazioz beteta. Aldi berean minimalistak. Elementu gutxirekin tren geltoki baten egon daitekeen joan etorri azkarra transmititzen da. Britainiar kutsua dute erabiltzen diren kolore eta formak. Bolumen jolasa nabarmena da, umore puntu batekin.