Izenburua: Gaztaina azpian
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2017
Bilduma: Udazkeneko jolasak; 3
Orri kopurua: 48
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Bertsotan emandako ipuna. Artalde bitxia aurkezten zaigu, gaztainondoaren abaroan: hamar ardi, bi ahari, bost arkume eta lau antxume; baita Xarpa artzain-txakurra, Otsoto otsoa eta artzaina ere. Artaldea hesi barruan edukitzen saiatzen da Xarpa, baina, askotan, artaldeak ihes egiten dio. Otsoa erne dago artaldea noiz atera hesitik; Xarpa ere erne artaldea zaintzen, kanpora ihes ez egiteko. Otsoa eta Xarpa tirabiran, otsoa saiatu da Xarpa engainatzen, baina, azkenean, artzaina agertu, eta otsoak alde egin beharko du.
Ilustrazioak orrialde guztietan agertzen dira, beheko aldean. Ederki laguntzen diote istorioari.