Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gaur egun handia da

Idazlea: Imanol Azkue Ibarbia

Ilustratzailea: Ander Ormazuri

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2003

Bilduma: Igelio igela

Orri kopurua: 40


Laburpena:

"Gaur egun berezia da, saria jaso behar dugulako, eta zer gertatzen den gelan kontatu beharko dut astelehenean, andereño Mertxek asteburuan zer egin dugun galdetutakoan. Bide batez, Julen Alkortak ere entzun dezala, gure aita idazlea dela jakiteko.<BR>
Orain, kultur etxera iritsi berriak, hemen gaude zain, areto nagusian, zutik, ekitaldia noiz hasiko, laurok. Aitak eskutik heldu dio amari eta musu eman dio. Izar eta ni bien artean jarri gara, atzetik, hanketatik helduta. Amak begiratu eta irribarre egin dit. Aitak eskua buru gainetik pasatu eta kalparra harrotu egin dit. "Kanpeon" esan dit belarrira".


Prentsako aipamenak:


- Xabier Etxaniz Erle, Behinola 9.zenbakia 2003 azaroa LAndutako sinpletasuna

Manex, zortzi urteko mutikoa, dugu ipuin honetako narratzailea. Eta Manexek ez digu istorio bat kontatuko, ez digu ipuin bat azalduko, ez; Manexek gaurko eguna zergaitik den handia esango digu. "Gaur egun handia da, bai. Gaur saria jasoko dugu eta horregatik hemen gaude laurok, aita, ama, Izar eta ni, zain". Esaldi hauekin ekiten dio Manexek, edo Mak-etxean esaten dioten bezala-, bere kontakizunari.

Epe tarte laburra hartzen du Imanol Azkueren ipuin honek, goizean prestatzen diren bitartean eta, ondoren, saria jasotzera doazen unea. Horixe litzateke ipuin honen denboraldia, baina egileak ederki tartekatu ditu Manexen oroitzapenak, gogoetak eta uneko gertakariak eta elkarrizketak, denak nahasian baina guztien artean oreka gordez. Zortzi urteko haur bat dugu narratzaile, eta bere narratzeko modua gogoetak egin ahala burua datozkion kontuek osatzen dute. Irakurlea, hala ere, ez da galdurik sentituko, hari nagusia, "gaur egun handia da", oso ongi markaturik baitago.

Haurraren hizkera erabiliz eta haurraren ikuspuntutik adierazita kontatzen zaigu gertakari hau (edo hauek, tarteka istoriotxo edo kontu ugari aipatzen baitizkigu narratzaileak), sinesgarritasun handia duen kontakizuna lortuz. Sinesgarritasuna kontatzen duenagatik eta kontatzen duen moduagatik (lexikoa, egiturak...eta gogoetak oso loturik daude).

XXI. Lizardi saria eskuratu zuen egileak obra honegatik eta aitortu behar da kontakizun sinplea eta landua dugu hau, ezer ez duela kontatzen ematen badu ere gauza askori buruz hitz egiten duen lana dugula. Askotan lan handiekin gertatzen zaigun sentimendu berbera izan dut nik ipuin hau irakurtzean, oso sinplea, xamurra, edonork egiteko modukoa... behin ikusi eta irakurri ondoren; hots, irakurlea harrapatzen duensinpletasuneko obra aparta.

Egilearen lehen lana den honek, gainera, badu umore eta ironiarako tokia ere. Ipuin lehiaketa bat irabazi duen bati buruz ari da, idazle izan nahi duen batek irabazten duen lehen sariari buruz... eta sari bat irabazteak sortarazten duen saltsari buruzko obra hau Lizardi saria suertatu zen! Umore kutsua ere agerikoa da obra guztian zehar, Julian Alkortarekin dituen gorabeherak edo Izarren ateraldiak esaterako; baina, oro har, oso lan lortua dela esan dezakegu. Hala ere, badu aipamen bat hobe kontestualizatu beharrekoa, Realari buruzko komentarioa egiten duenean adibidez: "nahiago nuke ohiko txandala, Realarena, eta azpitik txuri-urdinen kamiseta eta galtza motz zuriak, are gehiago aurten nola gabiltzan ikusita".

Andre Ormazuriren marrazkiek, beste alde, bat egiten dute narrazioaren tonuarekin, haurraren ikuspegiarekin, eta narrazioa aberastu egiten dute.

Ez dakigu zer pentsatuko duen Manexek, baina GAur egun handia da, nahiz eta orri gutxiko liburua izan, ez da liburu txikia.


Gaur egun handia da