Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gaueko ortzadarra

Idazlea: Aitor Arana Luzuriaga

Ilustratzailea: Amaia Vallejo

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 1997

Bilduma: Tamaina ttikia

Orri kopurua: 82


Laburpena:
Leire ametsetan ari zen eta bazekien ametsetan ari zela, askotan izaten zuelako ameskaizto hura. Beti bezala, auto gorri hegalari batean zihoan gidari, gauez, hiri argiztatuaren gainean. Larri zebilen, ezagutzen ez zituen neska-mutiko batzuengandik ihesi zihoalako. Zer nahi ote zuten? Zergatik zetozkion atzetik, ezagutzen ez bazituen?



Prentsako aipamenak:

- Javier Rojo, El Correo Fantasiaren arriskuak

Haur literaturan askotan fantasiazko munduak agertzen dira, zeren badirudi fantasiaren esparruan haurrentzat egokiak izan daitezkeen gertaerak errezago sortu daitezkeela. Baina fantasiazko munduan mugitzeak ez du esan nahi mundu honetan ez direla zenbait arau errespetatu behar. Oso labankorra da lurralde hau, eta, nahiz eta bertan errealitatean onartuko ez ziren gauza asko zilegi diren, mundu honetan ere mugak daude. Bestela, fantasiazko ez baina inkoherentziazko mundu batean sartuko ginateke. Aitor Aranaren liburu hau muga honetatik oso hurbil dago, nire ustez. Egoera errealista eta triste batean (aita galdu duten neskato biren egoera, alegia) fantasiatik zuzen hartutako elementuak sartu ditu: bat-batean agertzen diren pertsonaia miresgarriak, ahalmen bereziak dituzten objetu magikoak... Baina detaile bat falta du liburu honek: elementu guzti horiek koherentziaz (koherentzia fantastikoaz)batzea. Aitor Aranaren mundu horretan kausalitaterik ez dago, ezta zentzu fantastikoan ulertuta ere. Ondorioa irudimenaren askatasun osoa da, nahi duenean (edota behar duenean) nahi duen elementua sartzeko ahalmena, inolako oztoporik gabe. Batzuen ustez hau goraipamena den arren, nik neuk akatsa dela uste dut.


Gaueko ortzadarra