Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gaua anderea

Idazlea: Alaine Agirre

Ilustratzailea: Ainara Azpiazu Aduriz

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2017

Bilduma: Matxinsalto, 54

Orri kopurua: 72

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin fantastikoa da, ilustrazioz ongi hornitua. Lo egiteko arazoak, beldurrak, ezintasunak,... bezalako gaiak plazaratzen ditu. Hasierako tonu errealista geroago oniriko bihurtzen da, eta amaierarako umeak lasai uzten ahalegintzen da, fantasiaren bidez.

Maindire, Izara eta Mihise izeneko hiru ahizpek gorroto dute lo hartzeko momentua, eta gauero saiatzen dira hau ekiditen. Gau batean, ordea, itzal batek ametsen mundura eramaten ditu…

Tarteka, orrialde bat ala bi, betetzen dituzten ilustrazioek narrazioa laguntzen dute, ez dute informazio gehigarririk eskaintzen, baina hauen goxotasuna ipuinaren tonu poetikoarekin bat dator.

Liburuak bukaeran hiztegia dakar, hainbat hitzen azalpen laburrarekin. Liburuaren azken bi orrialdeetan ulermen ariketa bat dakar.


Gaua anderea