Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gau, gau, gau

Idazlea: Igerasoro

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Argitaletxea: SM

Urtea: 1997

Bilduma: Baporea

Orri kopurua: 96


Prentsako aipamenak:

- Javier Rojo, El Correo Gauaren bila

Igerasoro ezizenaren atzean, Juan Kruz Igerabide eta Karlos Linazasoro idazle ezagunek nolabait lekutzea erabaki dute, bien artean haurrentzako istorio bat idazteko. Elkarlan hau arrakastatsua izan da gainera, ipuin horrek 1997ko Bapore Saria irabazi baitu. Istorio honetan kontatzen digute nola Iria izeneko hiriak gaua galdu duen, errege gaizto batek lapurtua. Egoera, poliki-poliki, jasanezina egingo zaie hango biztanle gizajoei. Gauzak horrela, errege horrek zenbait proba pasaraziko dizkie, gaua berreskuratuko badute. Ipuinaren hasierako egoera hau, ikusten denez, piskat bitxia da, gehienetan honelako ipuinetan gaua izaten baita gaitzen eta beldurraren jatorria. Hemen alderantziz, ordea. Gau ezak aztoratzen ditu iriatarrak eta balentria handiak egin beharko dituzte berriro gauaren atsegina dastatu ahal izateko. Liburua proba horiek egituratzen dutelarik, batzutan atalka eginda dagoela dirudi, eta, honetan, agian, bi idazlek idatzi izanak eragina izan du. Izan ere, elkarlan horretarako aproposak izan daitezkeen teknikak (atal baten bukaeran elementu berri bat sartzea, istorioari segida emateko) agertzen dira noizbehinka. Honek liburuari batasuna kendu ahal badio ere, ipuina atsegina eta interesgarria da.


Gau, gau, gau