Izenburua: Garazi Gerezi
Idazlea: Leire Bilbao Barruetabeña
Ilustratzailea: Estibalitz Jalón Martínez
Argitaletxea: Gero-Mensajero
Urtea: 2009
Bilduma: Alboka
Orri kopurua: 22
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Garaziren familiako emakumeek sekretu handi bat gordetzen dute: Garaziren amonak gereziondo berezi bat du baina bertako gerezi aleak amonak eta amak soilik jaten dituzte. Gainera, gereziak jandakoak gauza bitxiak gertatzen dira: Garazik ama ikusten du aspiragailuaren gainean hegan, eta gero, berriz, amona ikusiko du hegan. Irudimena ote?? Auskalo, baina Garazik gereziak nahi ditu. Lortuko ote du baten bat eskuratzea?
Ilustrazioak oso bereziak dira, pastel koloreak nagusitzen dira (arrosa, urdin-berdexkak...), ipuinean kontatzen den istorioari oso lotuak eta liburuko errealismo magiko-fantastikoaren tonuarekin bat datozenak.