Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Galtzagorriak dabiltza etxean

Idazlea: Xabier Olaso Bengoa

Ilustratzailea: Manu Ortega

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2022

Bilduma: Matxinsalto, 60

Orri kopurua: 72

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin liburu bat da honako hau non, Galtzagorriak eta idazlea bera pertsonaia bihurturik, lau ipuin bateratuko dituzten haria izango diren.

Tonua umorera hurbiltzen da sarri, edo kondaira eta ipuin zaharretara beste batzuetan; nahiz eta egungo hizkera eta gertakariekin ere nahasten dituen aldi berean. Batzuetan poema edo hitz-jolas zantzuak ere aurkituko ditugu orri hauetan, belarriz zein begiz sumatzekoak (letren tamaina edo leku aldaketak, errimak, onomatopeiak...).

Jeinutxo mitologikoak Xabierren etxean azaltzen dira lo dagoen bitartean, eta kondairek dioten moduan, Xabierren zereginak egingo dute: kasu honetan ipuinak idatzi. Galtzagorrien eta idazlearen arteko topaketa gaur egun geratzen da, kondairen iruditegia eta egungo mundu erreala nahastuz. Hari honetatik abiatuta, Galtzagorriek idatzi dituzten ipuinak irakurriko ditugu gero idazlearekin batera. Ipuin batzuetan aspaldiko garai edo lekuak iradokitzen dira, eta gaur egungo pasarteak besteren batean. Galtzagorriak eta idazlea hasieran eta amaieran agertzen dira, liburuari sarrera eta itxiera emanez.

Ilustrazioak kontatzen zaiguna azpimarratzen digu gehienetan, batzuetan orri osoko irudi koloretsuekin, marra beltzez marrazkiaren ingerada ondo definiturik dutenak eta kontraste handiko kolorez beteak. Orri osoko irudi hauetan detaile askoko giroak irudikatzen dira, baina beste batzuetan testuarekin nahasten diren detaile soletak ere aurkituko ditugu, kontakizunaren parte zuzena bihurtuz: oharrak, ipuineko pertsonaia batek arbelean idazten duena, Whatsapp mezuak,...


Galtzagorriak dabiltza etxean