Izenburua: Gabi eta Bernardaren komeriak
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Mezulari
Urtea: 2019
Orri kopurua: 48
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin ilustratu honek Gabi eta Bernarda zerrien komeriak aurkezten dizkigu. Testu motz eta errimadunekin idatzita egonik, dinamismo eta erritmo handia hartzen du umorezko istorio honek.
Bi zerri bitxi hauen pasarteek egitura errepikakorra jarraitzen dute: Gabik gorputzeko atal batekin arazoren bat du (muturra, isatsa, hanka, belarria eta mingaina), eta Bernarda arrakasta handirik gabe konpontzen saiatzen da, “bat konpondu orduko beste aberia!”. Azkenean idi parakaidista da Gabiren arazoa konpontzen duena, arbolaren kontra botatzen duenean.
Hondo zuri baten gainean dauden ilustrazioek ere liburu honen tonu umoretsua eta jostariari eusten diote.