Izenburua: Gabe gabe
Idazlea: Arrate Egaņa
Ilustratzailea: Marimar Agirre
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2011
Bilduma: Neskatilak 2
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Haurren beldurrak eta hazten goazen neurrian txikitan garrantzitsuak izandako objektuak nola alde batera uzten ditugun lantzen du ipuin honek. Hamar urte bete ez dituen neska bat dugu protagonista eta kontakizuna lehenengo pertsonan idatzita dago. Neska beldurti xamarra da eta hartz zahar bat du bere lagunik kuttunena, azken honekin telepatikoki komunikatzen da. Egongelako armairuan munstro bat dagoela sinetsita dago protagonista, familiakoek ez diote kasu gehiegirik egiten betidanik bere objekturen bat galdu edota alde batera utzi izan duenean munstro batek hartu izan diola esan izan duelako. Gau batez egongelako armairutik munstro izugarri handi bat agertuko da, eta gurasoak behar dituela esanez neskari bereak ea ematen dizkion eskatuko dio. Ilustrazioak testuarekin bat datoz, giro ilun eta misteriotsua azpimarratzen dutelarik.