Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Fin barkua

Idazlea: Andoni Olaetxea

Ilustratzailea: Maite Caballero Arrieta

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2022

Orri kopurua: 36

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Album ilustratua hau itsasoen, ingurumenaren eta planetaren ustiaketaren metafora bat da. Atzera bueltarik gabeko ikuspegi katastrofista du eta aldi berean aldarri ozena: edozein momentutan fini! Helburu garbiko obra da, izenburuak berak ere aurreratzen duena, amaitu aurretik jakin ez arren: FIN.

Fin barkua itsasora abiatu da, munduko uren iturrira, ozeanoetako ur guztia biltegiratzeko asmoz. Ura barkuan sartu eta arrainak itsasora itzultzen dituzte. Agindutakoa betetzen dute. Planetako ozeano guztiak bodegan bildu ondoren ez zaie etxera itzultzeko urik geratzen, eta barkua han gelditzen da, itsas-hondo lehorrean.

Orrialde bikoitzetako irudi handiek, trazu lodiek eta erabilitako kolore ilunek ezinegona transmititzen dute, literalki erakusten dute etorkizun beltza. Tonua negatiboa da eta babes orriek ere, urdinetik beltzera, sentsazioa berdina transmititzen dute.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Fin barkua