Izenburua: Feli eta Filo
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2011
Bilduma: Mandolina
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Ipuin motz honetan txikitandik lagunak izan diren bi emakumeen bizitza (Feli eta Filo) kontatzen digu idazleak. Ipuina hirugarren pertsonan idatzita dago eta narratzailea ipuinaren bukaeran Anjelika dela jakingo dugu (Feli eta Filo zahartzean izango duten neskamea eta laguna). Oroitzapen kontakizun bat da eta umore ukitu nabarmena du. Feli eta Filo jaio ezkero ezagutuko dira eta pasio komun bat izango dute: abailan ibiltzea, abiadura. Ume garaiko “sillita”, patinak, bizikleta, motorra, kotxeak…Elkarrekin biziko dira batzen dituen afizio eta azkenean ofizio izango duten horren inguruan.
Ilustrazioek testua osatzen dute eta era berean ulertzen laguntzen dute.