Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Familia berria

Idazlea: Arrate Egaņa Gimenez

Ilustratzailea: Jone Taberna

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2012

Bilduma: Batela, 25

Orri kopurua: 27

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honetan gerraren eta adopzioaren inguruan hitz egiten da.

Marita izeneko neskatoak familia guztia galdu du gerran eta orain familia berri batekin bizitzera doa. Hasieran triste dago, baina dena aldatuko zaio berak bezala familia guztia galdu duen ahatetxo bat etxeko igerilekuan topatzen duenean. Ahatea zaindu eta elkarrekin primeran ibiliko dira baina uda heltzean ahatetxoak alde egingo du, familia berria aurkituko duelako. Ahatetxoa familia berrian ongi egongo dela pentsatzen du Maritak, bera dagoen bezala.

Ilustrazioak haurren marrazkien kutsua dute. Koloretako arkatzez eginak daude. Testuari lagundu eta informazio erantsi ere egiten dute.


Familia berria