Izenburua: Ezin da makilaz hitz egin?
Idazlea: Karlos Santisteban Zimarro
Ilustratzailea: Eduardo Ocampo
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 2001
Bilduma: Mendi Sorgindua
Orri kopurua: 36
Laburpena:
Istorio honetako pertsonaia nagusia bere arreba Iratxe eta gurasoekin bizi da Euskal Herrian. Ia astebukaera guztietan familia osoa elkarrekin Euskal Herriko eta kanpoko herri eta leku ezberdinak ezagutzera irteten dira. Baina irteera hauetako batean, Donostiara eginiko bidaia batean hain zuzen ere, leku berriak ezagutzeaz gain, anai-arrebentzat ezezaguna den gertaera bat pasako da. Gertaera honekin erlazioan, giza gorputzarekin, zakilarekin zehazkiago esanda, zerikusia duen galdera luzatuko die gurasoei, hau ezustekoa gurasoentzat! Gurasoek zuzenean erantzun ordez, haurrak isilarazteko bidea aukeratuko dute. Baina, ez uste gaiaz hain erraz aldenduko direnik, gure protagonistak jakin-minez beterik baitaude!
Istorio honetan Karlos Santistebanek haur askorengan jakin-minak sortzen duen gaietako bat izango du aztergai: sexualitatea inguratzen duen gorputzaren ezagutza. Honekin batera, gai honek gurasoentzat sortzen duen ezustekoa eta lotsa islatuko digu. Izan ere, egoera honen aurrean maiz gurasoek zuzeneko bidea hartu beharrean gaia saihestu ohi dute. Istorio honetako protagonistaren jakin-minak adibidez, bere gurasoen urduritasuna eta ezinegona eragingo du; haurrak naturaltasun osoz galdetu arren, gurasoek ezin izango diote naturaltasun berdinez erantzun.