Izenburua: Ezberdina bezain gozoa
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2021
Bilduma: Ekin, 50
Orri kopurua: 104
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Neska nerabe bat zeharo maitemindurik dago, ilusioz eta emozioz gainezka. Bere autoestimua eta bizipoza handitu dira: erakargarriago ikusten du bere burua, eguneroko kontuak askoz pozago bizi ditu, lehen gogoko ez zituen zenbait kontu orain gustura egiten ditu…
Maiteminez itsututa dago, ordea. Ez du errealitatea ikusten. Poliki-poliki, harreman hori toxikoa dela ohartarazten duten zenbait zantzu agertzen hasten dira. Eta, bat-batean, jada harremana etenda dago. Ez da agertzen esplizituki zerk eragiten duen harremana haustea, baina neska ohartuta dago harreman toxikoa izan zela haiena, eta, hortik, liburuaren amaierara bikotekide toxikoak egiten zizkionak azaltzen ditu.