Izenburua: Ez zait irakurtzea gustatzen
Idazlea: Pako Aristi Urtuzaga
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008
Bilduma: Eta zer?
Orri kopurua: 31
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Umorez betetako kontakizun labur honetan, errealismo kutsuz mutiko baten bizipenak aurkezten zaizkigu, lehenengo pertsonan kontatuak. Nemesiori ez zaio irakurtzea gustatzen eta irakurzaletasunaren hainbat eragozpen aurkezten dizkigu, bere inguruan jasoak. Nemesiori idazleak ezdeusak iruditzen zaizkio futbolean, pilotan eta bizikletan trebeak ez direlako; eta azkenean, berak ere idazle bihurtzea erabakitzen duenean, argi uzten du bere afizio berria eta kirolak erabat bateragarriak direla.
Ilustrazioak orrialde bikoitietan kokatzen dira (Nemesiori gustatzen zaion moduan) eta ondo osatzen dute testua. Xehetasun umoretsuak ugariak dira.