Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ez naiz ilehoria, eta zer?

Idazlea: Kirmen Uribe

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2004

Bilduma: Eta zer?

Orri kopurua: 31


Laburpena:
Amirak ilehoria izan nahi du, filmetako aktoreen moduan. Izebarekin astero joaten zen zinemara Europara etorri aurretik. Gero, zinematik atera eta Europara begira jartzen ziren biak itsasertzetik. Orain itsasoaren beste aldetik idazten dizkio izebari gutunak.


Prentsako aipamenak:

- Gara, 2004ko abenduak 4. DIBERTIGARRIA ERE IZAN DAITEKE DESBERDINTASUNA

Amira Marokotik etorri da beste asko bezala. Berak, ordea, bere historia, bere ametsak eta bere bizipenak kontatzeko aukera izan du, Kirmen Uriberen eskutik. Hala, Amirak, atzerritik etorritako beste askok bezala, bere herriaz eta maite dituen pertsonez asko gogoratzen dela ohartaraziko gaitu. Ikusaraziko digu desberdintasuna dibertigarria ere izan daitekeela, eta aberasgarria, munduari begiratzeko modu berriak eskaintzen dizkigulako. 8 urtetik aurrera.


Ez naiz ilehoria, eta zer?