Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Euskal Herrietako ipuin harrigarriak : deabru, katu, hartz eta tresna magikoak

Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2019

Orri kopurua: 84

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ahozko tradiziotik berreskuratutako ipuin sorta da, JK Igerabide osatzen ari den bildumako hirugarrena (eta azkena?).

Bost ipuin hauek osatzen dute sorta: Zaku bete hauts; Errotariaren katua; Hartz-kume; Xirula miresgarria; Arrautza bi eta hiru tresna miragarri.

Liburuaren sarreran hitzaurrea dago, alderdi psikologikoak aztertzen, eta ipuin bakoitzaren sinopsia egiten.

 

Ilustrazio lanetan Odriozola ari da, aurreko bietan bezala. Oraingoan itzal-irudi segidak eskaintzen ditu, zera direnak: ipuin bakoitzaren tramaren mugarriak markatzen dituzten sekuentziak. Lehen begiratuan nahasgarriak gertatzen dira, kriptikoak. Ipuina irakurri ostean, ordea, berrirakurketa ariketa bihurtzen dira, eta hein batean baita memoria eragile (mnemoteknika ariketa).

 

Ipuinen jatorriari buruzko oharrak bildumako lehen tituluaren fitxan daude (Euskal Herrietako ipuinak).


Euskal Herrietako ipuin harrigarriak : deabru, katu, hartz eta tresna magikoak