Izenburua:
Euskal Haur eta Gazte literaturaren Historia
Idazlea:
Xabier Etxaniz Erle
Argitaletxea:
Pamiela
Urtea:
1997
Bilduma:
Saio eta Testigantza
Orri kopurua:
366
Laburpena:
Azken urte hauetan gero eta gehiago hitzegiten da haur eta gazte literaturaz. Zenbait saiakera ere kaleratu izan dira UEUren, Labayru ikastegiaren edo Idazleen Elkartearen eskutik, hiru erakunde guztiz ezberdinak aipatzeagatik.
Hala ere, kontzeptu horren azpian izkutatzen den errealitatea zein den argitzeko orduan ez dago batere garbi zertaz ari garen.
Esku artean duzun liburu honetan haur eta gazte literatura definitzen saiatzen gara, horretarako ideologia, haurtzaroa edo ulertzeko gaitasuna bezalako kontzeptuak, literatura teoriekin batera aztertuz.
Prentsako aipamenak:
- Javier Rojo, El Correo, Ikerketa zabala
Gauza jakina da euskal liburuen produkzioan haurrei zuzendutako lanen garrantzia, hain handia, agi denez, non Euskal Herrikoak ez diren zenbait argitaletxe ere haurrentzako euskal liburuak argitaratzen hasi baitira. Horrexegatik, lanaren tamainagatik alegia, harrigarria da Xabier Etxanizek Euskal haur eta gazte literaturaren historia honetan burutu duen lana. Prudukzio osoa, aztertu nahi izan du, lehenengo idazlanetatik hasita oraintsu arte, jatorrizko liburu eta argitalpenak, erdal idazlenen euskal itzulpenak eta itzulita egon gabe orokorrean garrantzitsutzat hartu ohi diren erdal lanak kontutan hartu dituelarik. Ikerketa hau burutzeko, hiru garaitan banatu du produkzio hori (hasieratik 1940.era arte; 1940.etik 1980.era arte; 1980.etik 1996.era arte). Lehenengo bietan kronologia izan da liburuak aztertzeko ardatza. Azken zatia generoan eta gaien arabera ikertu du eta egituratuago dago. Gaiari hurbiltzeko oinarrizko lana iruditu zait (eta egia esan, oinarrizkoa baino areago), kontsulta liburu moduan ere oso erabilgarria, aurkibide eta taula egokiek horretan laguntzen dutelarik. Lan honekin, eta idazle beraren Haur eta gazte literatura liburu teorikoekin irakurleak badu non bilatu gai honi buruzko informazioa.