Izenburua: Etzi
Idazlea: Karlos Linazasoro Izagirre
Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007
Bilduma: Xaguxar
Adina: 10tik gora
Laburpena:
“Etzi”, izenburu iradokitzailea duen liburuaren atzean, Down sindromea duen gazte bat dago. Mattini amak egunkari bat oparitzen dio idazteko, baina “etzaio idaztea gustatzen”, irakurtzen dugu 8. orrialdean. Beraz, egunkaria Bruno bere anaiaz hitz egiteko erabiliko du, zergatik ezberdina den eta zertan berezia den kontatzen dio Mattinek egunkariari. “Etzi”ren gai nagusia denboraren neurketa da, nola haur bati zaila egiten zaion ulertzea noiz iritsiko diren egunak, gauzak, edo pertsonak. Mattinek, gainera, opor sasoian bereziki sufritzen du anaiaren ausentzia, eta denbora pasa-edo, idazten du. Eta Bruno nolakoa den eta ez den azalduko digu, asko maite duela, “ez dituelako gaiztakeriak propio egiten, ezin zaiola utzi nahi duena egiten” eta abar. Idazleak tonu didaktiko samarra erabiltzen du. Bukaera irekia da, eta azkeneko esaldira arte ez dugu jakingo itxarotearen arrazoiaren zergatia, orduan argitzen baita denboraren pisua zergatik egin zaion hain astuna egunkariaren protagonistari. Ilustrazioak ederrak dira, Antton Olariagarenak izan ohi diren bezelakoak.
Liburuaren erreseina. Manu Lopez Gaseni