Izenburua: Etxearen konponketa
Idazlea: Rose Impey
Ilustratzailea: Russell Ayto
Itzultzailea: Iņaki Zubeldia Otegi
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2008
Bilduma: Munstroa eta igela
Orri kopurua: 40
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Umorea eta dibertsioa tartekatzen dira Igela eta Munstroa lagunen arteko abentura honetan. Egunerokotasunean oinarrituz, bataren eta bestearen izaerak hainbat pasarte barregarri eragingo dituzte. Kasu honetan, Munstroa bere etxea garbitzera doa eta Igelak garbiketarekin ez dela nahikoa erabakiko du. Bere buruaz duen uste handia erakutsiz, pareta margotzera eta papera jartzera animatzen du Munstroa. Baina lan hau ez zaie uste bezain erraza gertatuko. Marrazkiak kontakizunean oinarritzen dira bereziki eta pertsonaia bakoitzaren izaera definitzen dute; objektuak eta espazioak berriz, oso modu eskematikoan azaltzen dira.