Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Etsai zaharra eta mendiko lehoia

Idazlea: Jose Arratibel - Patxi Zubizarreta

Ilustratzailea: Jon Zabaleta

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2000

Bilduma: Urrezko Giltza

Orri kopurua: 32


Laburpena:
Artean irakurtzen ez dakiten umeek guraso edo pertsona heldu baten laguntza izango dute. Ikaste bidean dauden umeentzako, eta ikasi ondorengo lehen urrats eta nekeetan ari diren umeentzako da sail hau: batzuk irakurtzearen helburutik gertuago, beste batzuk urrunxeago, baina denak ari dira ahalegin berean, urratsen arteko aldea besterik ez da berena. Egia esan, adin horietan, ilustrazioa da idatzia bera baino inportanteagoa. Ipuinaren alderdi erakargarriena ilustrazioen dotorezian dago. Baina, kontuz gero, ez baitago ipuin erakargarririk istorio ederrik gabe; eta, jakina, istorio eder horretan irakurri behar dute. Hori da sailaren helburua: modu atsegin eta erakargarri batean haurren irakurmena hobetzea.


Etsai zaharra eta mendiko lehoia