Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Eta txorimaloa mintzatu zen

Idazlea: Ruben Ruiz Perez

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 2003

Bilduma: Mendi sorgindua

Orri kopurua: 36


Laburpena:
Baserritar batek bere baratzean eguneko azken ureztaketa egin du eta lasai-lasai lotara joan da, hurrengo goizean, aurrez landatutako zazpi letxugak azokan salduko dituelakoan. Gau osoan zehar ordea, basoan dabiltzan animalia ugari gerturatuko dira gosetuta baratzera: astoa, behia, untxia, txerria,... Baratzean dagoen txorimaloaren aholkua guztiek entzungo dute: «Kontuz, kontuz!! Azkeneko letxuga jaten duenak etxea galduko du». Baina guztiek ez dute txorimaloaren esana aintzakotzat hartuko; animalia bakoitzak era ezberdin batean erantzun eta jokatuko du. A ze ezuztekoa baserritarrarena goizean letxuga gabe geratu dela ikusten duenean! Txorimaloaren esana beteko ote da?


Prentsako aipamenak:

- HUHEZI. Haur Liburu Mintegia. Irakur Gida 2003 Baserritar batek baratzean zazpi letxuga ureztatu ondoren, lotara doa hurrengo egunean barazkiak plazan saltzeko asmotan. Gauean ordea, baserriko animaliak gosetuta, baratzetik pasa eta letxugak jatera doazenean, txorimaloaren oharra entzungo dute:

`Azkeneko letxuga jaten duenak etxea galdu du“

Goizean jaiki ondoren, baserritarra baratzera hurbiltzen da eta bere zazpi letxugak desagertu direla ohartzean zer gertatuko ote da txorimaloaren esanak beteko al dira?

Ipuin polita, gustu handiz irakurtzen dena, istorioak intriga eta jakin-mina pizten du irakurleengan, bai eta amaiera ezuztekoa eta borobila aurkitu ere. Liburuaren estrukturari dagokionez, eskema berdintsua erabiltzen du pasarte guztietan, txorimaloaren leloaren errepikapenarekin sonoritatea lortzen du eta erritmoari biziki eusten dio.

Aipagarria benetan, alderdi estetikoa, ilustrazioen dotorezia Elena Odriozolaren eskutik: txorimaloaren garrantzia eta sinesgarritasuna bikain azaltzen du.

Liburuaren gaia, berriz, hau: animalia batzuek, pertsonek moduan, beraien norberekeria nabarmen azaltzen dute une askotan. Baliteke gizakiaren metafora izatea, besteen oharrak eta lana kontutan hartu gabe, kasu honetan baserritarraren lana; izan ere, beraien gosea asetzeko, gizonaren barazkiak jango dituzte inongo errespeturik gabe eta beren ekintzen kalteak kontutan hartu gabe.


Eta txorimaloa mintzatu zen