Izenburua:
Eta ni zer?
Idazlea:
Fernando Morillo Grande
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2003
Bilduma:
Taupada
Orri kopurua:
134
Prentsako aipamenak:
- Javier Rojo, Correo, 2003ko abenduaren 24an Gazteen kezkak
Fernando Morillok aurten Euskadi saria irabazi du haur eta gazte literaturaren arloan, eta, alde honetatik, sari honek kontsakratutako idazlea den aldetik, trebezia suposatu behar zaio halako literatura idazterakoan. Izan ere, ez da literatur langintzan lehenengo urratsak ematen hasi den idazlea, adinez hala ere izanbaliteke ere. Ziur aski aurreiritzi hau izateagatik iruditu zait pixka bat dezepzionagarria "Eta ni zer?" izeneko nobela hau. gazte literaturaren arloko liburua da. Protagonista hamasei urteko neska bat da, Larraitz, hasieran polita ez izateagatik traumatizatua agertzen zaiguna. Honek lehenengo pertsonan kontatzen ditu bere barne kezkak. Baina argumentua pertsonaien esperientzia sexualak azaltzera lerratzen da poliki-poliki, istoriaren hasierako planteamendua eta koherentzia hautsita. Edonola ere, nire ustez, nobela honek duen arazorik handiena pertsonaiaren balentria sexualak azaldu nahian, ahaztu bide zaio zein ikuspuntutatik kontatzen duen bere historia pritagonistak, literatur logikatik ezinezkoa den lehenaldi baten jabe agertzen baita. eta, honekin batera, ematen du hemengo pertsonaiak mugitzen diren munduan ez dela inoiz haldurik egion.