Izenburua: Espaloiak biltzen
Idazlea: Joxemari Iturralde
Ilustratzailea: Belén Lucas Pérez
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 1998
Bilduma: Mendi Sorgindua
Orri kopurua: 48
Laburpena:
Tipolin txikiak, bera bizi den hiria eta etxekoak ere aurkeztuko dizkigu.

Aita-amaz aparte, aitona Koxme, Txotx txakurra, Katalina dortoka eta beste animalia batzuk ezagutuko ditugu.

Egunerokoan Tipolinek bete behar berezia du; meloiak eta sandiak husten ematen du arratsaldea.

Aitonaren ardura, berriz, Tipolinena baino harriagarriagoa da, gauero-gauero etxetik ateratzen baita bere furgoi kaxkarrarekin. Furgoia meloi eta sandia hustuez beterik darama. Gero, furgoia gelditu eta kaleetako espaloiak biltzen hasten da. Espaloiak bildu orduko, banaka-banaka zutik jartzen ditu eta tente-tente gelditzen direnean, espaloiaren goiko puntan Tipolinek hustutako meloi edo sandia bana ipintzen du gainean.

Orduan, kandela piztu bat sartzen du meloi eta sandia hustuaren barruan eta horrelaxe gelditzen da kale luze guztia, punta batetik bestera argiz josita.

Aitona Koxme oso nekatuta dagoenez lan hau bete ostean, etxera erretiratuko da lo egitera eta eguna argitzen duenean kalez kale hasiko da berriro meloi eta sandia guztiak biltzen eta espaloi guztiak askatu egingo ditu, egunez jendea ibil dadin.