Izenburua: Esna irauteko ipuinak
Idazlea: Xabier Olaso Bengoa
Ilustratzailea: Miren Asiain Lora
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2021
Orri kopurua: 100
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Ipuin laburrez osatutako liburua da. Egoera gertagarriak eta ezinezkoak, errealak edo fantastikoak, guztira berrogeita hamazazpi ale eskaintzen dira, umorea guztien lokarri. Gaiak ere askotarikoak dira, eta tonuaren kasuan libertimendua nabarmentzen da.
Mokoka irakurtzeko oso egokia da, boz gora zein isilka. Piezen laburtasunak lehen ira-kurleentzako egokiak direla pentsa araz badezakete ere, adintxo bat behar da hauetako askotan dagoen ironia edo absurdoa ulertzeko.
Ipuin bakoitzaren bukaeran esaldi edo aforismo bana dugu, hizkuntzarekin jolastuz, ideia bat bota eta pentsatzen jarriko gaituena. Elkarrizketarako bideak zabal ditzakete hauek, eta agian sormenerako pizgarri izan ere bai.
Xabier Etxanizen kritika Argian