Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Eskularru beltzak. Ikasbidaia

Idazlea: Jasone Osoro

Ilustratzailea: Joseba Larretxe “Josevisky”

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2018

Bilduma: Eskularru Beltzak, 3

Orri kopurua: 130

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Eskularru beltzak bildumako hirugarren liburua da, bigarrena amaitu zen unean hasten dena.

Pertsonaiak handitzen doaz, eta bakoitzari arazo desberdinak sortuko zaizkio: aita elbarri (Karren kasuan), erantzukizunak (Linda, Beyonce), adiskidetasuna eta lehenengo maitasunak (Lete, Baba, Beire).

Maltara egingo duten ikas-bidaiaren inguruan osatuko da kontakizuna, nora joan, dirua nola lortu, bertan zer egin, lagun berriak… Eta tartean ezusteko zenbait, pertsonaien bilakaera eragingo dutenak.


Eskularru beltzak. Ikasbidaia