Izenburua: Eskola hodeian
Idazlea: Nerea Arrien
Ilustratzailea: Estibalitz Jalón Martínez
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2018
Bilduma: Auskalo Bumeran, 56
Orri kopurua: 64
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Ipuin intimista da, hainbat ataletan banatuta dagoena. Testuak tonu poetikoa du, eta metafora ugari dago. Istorioa bera da oso metaforikoa, munduan zehar egiten den bidaia barruko bidaia ere badelako: Beldurrei, oztopoei, sentimenduei aurre egiteko bidaia, haurtzaroa atzean uzteko bidaia.
Lurrek arazoak ditu eskolan, eta bizitzan. Hamabi urte ditu, eta andereñoaren hitzetan beti hodeietan dago. Gurasoek haurra zentzatzeko erabakia hartuko dute, eta mutila bertatik bakarrik jaitsi ezin denez, berarekin batera bidaia berezi bat egitea erabakiko dute munduan zehar: Paris, New York, Katmandu eta Kairo, azkenik. Bitartean eskola berezi batean parte hartuko du Lurrek, sarean dagoen eskola birtual batean. Han ezagutuko ditu Kleo, ospitalean gaixorik dagoen neskatila eta lehenbiziko amodio “birtuala” izango dena eta Kevin, Espainian zehar furgoneta batekin bidaiatzen duen mutikoa.
Ilustrazioei dagokionez, apaingarri politak direla esan daiteke. Protagonista irudikatzen da bereziki.