Izenburua: Eskeleto barregarriak
Idazlea: Janet & Allan Ahlberg
Ilustratzailea: Janet & Allan Ahlberg
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2021
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratua da, umorez lantzen duena beldurrezko istorioa behar zuena izan. Musikaltasun handiko testua du; esaldi eta hitzak errepikatzen dira, eta kantuan aritzeko aukera ematen du.
Soto ilun batean eskeleto batzuk bizi dira: eskeleto handia, eskeleto txikia eta txakur-eskeletoa. Gau batean txakurra paseatzera atera eta bide batez norbait izutzea erabaki dute. Parkera joan dira lehendabizi. Han, txakurrari makil bat bota, eta txakurraren eskeletoa apurtu egiten da zuhaitz baten kontra jota. Abesten duten bitartean, txakurraren hezurdura konpontzen saiatzen dira, ez oso emaitza onekin. Txakurra behar bezala osatzean, gogoratu dira norbait izutzeko asmotan ere atera direla kalera, eta hortaz, etxera bidean saiatzen dira. Baina bidean ez dute inor topatu, eta azkenean, bata bestea izutzen bukatu dute… berriz ere soto ilunera iritsi arte.
Ilustrazio klasikoak eta koloretsuak, kolore fuerteak eta ilunak. Ingerada beltza dute. Iluntasun sentsazioa emateko asmoarekin kolore beltza da nagusi, istorio guztia gauez gertatzen baita. Azalean dauden eskeletoek argia egiten dute iluntasunean. Ilustrazioak komiki biñetetan banatzen dira eta testua bi planotan azaltzen da, narratzailearen esana batetik eta pertsonaien elkarrizketak komiki bunbuiloetan bestetik. Ilustrazioek letra eta eskeleto zuriekin kontrastatzen duen azpi beltza erabiltzen dute eta gauaren ilunarekin kontrastatzen duten kolore biziak, eta testua bezain garrantzitsuak dira istorioa jarraitu eta haren umoreaz gozatzeko.
Imanol Merceroren kritika Berrian