Izenburua: Errotondan bueltaka
Idazlea: Leire Bilbao Barruetabeña
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015
Bilduma: Xaguxar, 209
Orri kopurua: 71
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Fantasia errealitatearekin uztartzen duen narrazio luzea da. Gure bizimodu azkarrari buruzko hausnarketa proposatzen du. Istorioa ero xamarra da.
Urko, beti bezala, korrika doa amarekin eskolako autobusa hartzera eta behin barruan dagoela ohartu du ez duela pixarik egin. Ez du galtzetan egin nahi, eta autobusa andereño bat jasotzeko errotonda batean geratzen denean jaitsi egiten da, eta pixa egiten ari dela autobusa joan egiten zaio. Errotondan pasako du eguna, eta bertan pertsonaia bitxiak ezagutuko ditu. Arratsaldean autobusa bueltan datorrenean igo egingo da.
Mutikoak motxilan Alizia herrialde miresgarrian liburua darama eta errotondan bizi eta ezagutuko dituenak liburuari keinu bat egiten dio.
Ilustrazioak maiz agertzen dira, orrialde osoak betetzen (eta tarteka bi orrialde ere). Akuarelazko oinarri baten gainean egindako kolore biziko marrazkiak dira. Testuan agertzen diren pertsonaiak agertzen dira gehien bat.
Xabier Etxanizen kritika Argian