Izenburua: Errekak oiloari
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Enrique Morente
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017
Bilduma: Xaguxar; 229
Orri kopurua: 63
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Fabularen antzeko generoan idatzitako testu laburren bilduma da. Guztira hogeita hamabost bat elkarrizketa jaso dira liburuan.
Gai nagusiak lehia, elkartasuna eta harremanak dira. Tonua eredu-emailea da; ironia eta umorea ere badago. Protagonistak naturan bizi diren animaliak, landareak eta zuhaitzak, eguraldiaren elementuak… dira.
Testuak pareko edo aurkarien elkarrizketak dira: otsoa eta zakurra, hostoa eta orbela, eguraldia eta elurra, erreka eta zubia. Hizketaldiaren abiapuntua haien bizitza, ohiturak, alde ahulenak edo alde indartsuenak dira. Hasieran lehia dago, baina bukaeran elkartasuna. Bigarren pertsona da nagusi, agintera eta lagunarteko hizkeraren baliabideak.
Ilustrazioak kolore bizikoak dira, atseginak, alaiak eta mugimendu handiarekin.